Mundua -

Gerra Ukrainan

18 dira jada Errusiak Dniproko etxebizitza eraikin baten kontra egindako erasoan hildakoak

Misilekin egindako erasoak gutxienez 73 pertsona zauritu ditu. Gainera, Ukraniak beste eraso bat salatu du larunbat goizean, 09:30 aldera Kiev erdigunean "azpiegitura kritikoko instalazio" batzuen aurka egindakoa.

Errusiar misilek suntsitutako eraikina. Argazkia: EFE
Errusiar misilek suntsitutako eraikina. Argazkia: EFE
Errusiar misilek suntsitutako eraikina. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ukrainako agintariek berri eman dutenez, hemezortzi dira jada hildakoak eta 73 zaurituak Errusiak bederatzi pisuko eraikin baten aurka larunbat honetan egindako eraso baten ondorioz, Dnipro hirian, herrialdearen ekialdean.

Hala jakinarazi du Valentin Reznichenko Dnipropetrovsk eskualdeko gobernadore militarrak Telegram sare sozialean duen kontuan.

Gutxienez misil batek jo du eraikina, eta oraindik ez dute zehaztu zenbat pertsona dauden hondakinen azpian.

Gainera, gaur goizean Ukrainako agintariek salatu dute Errusiak Kiev erdigunea bonbardatu duela, irismen laburreko misilekin. Ez da zauriturik izan. 

Horiez gain, larubatean misilek azpiegitura kritikoko instalazioak jo dituzte bai Kharkiv eskualdean, herrialdearen mendebaldean, Errusiarekin mugan, bai Poloniarekin muga egiten duen Lviven ere. 

Kharkiv eskualde osoa argindarrik gabe egon da larrialdiko energia-etenak egin behar izan dituztelako. Lviv-en ere mozketak izan dituzte argindar nahiz ur-horniduran. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra