Mundua -

AEB

Bidenek ohartarazi du Txinari aurre egingo diola baldin eta AEBren subiranotasunari mehatxu egiten badio

Bestalde, Bidenek AEBko Kongresuari galdegin dio erasoetan erabiltzen diren fusilak debekatu eta Polizian aldaketak egin ditzala.

AEBko presidente Joe Biden. Argazkia: EFE
AEBko presidente Joe Biden. Argazkia: EFE
AEBko presidente Joe Biden. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBko presidente Joe Bidenek ohartarazi du Txinak bere herrialdearen burujabetza arriskuan jartzen badu, horri aurre egingo diola, globo espioien afera mintzagai.

"Txinarekin lan egiteko konpromisoa hartu nuen, AEBren interesetan aurrerapausoak emateko eta ahal dugun neurrian munduari laguntzeko. Baina iragan astean iragarri genuen bezala, Txinak garbi izan behar du gure subiranotasunari mehatxu egiten badio, horri aurre egingo diogula. Eta horrelaxe egin genuen", esan du bere azken hizketaldian.

Halaber, Bidenek gogora ekarri du Balin azaroan egin zuten bileran Txinako presidente Xi Jinpingi esandakoa: "Gure artean lehia bilatu behar dugu, ez gatazka".

Polizian aldaketak eskatu dizkio Kongresuari

Bestalde, Bidenek AEBko Kongresuari galdegin dio erasoetan erabiltzen diren fusilak debekatu eta Polizian aldaketak egin ditzala, azkenaldian izan diren tiroketak eta herritar beltzen aurkako abusuak gogoan.

Hain zuzen ere, erasoetarako armak debekatuta bizitzak salba ditzatela eskatu die, 1994ean gertatutakoa ahaztu ezinda. Izan ere, garai hartan onartutako behin-behineko debekuari esker, hamar urteko epean tiroketak asko gutxitu zirela ekarri du gogora Bidenek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Txina Arrazismoa Eguneko albisteak Albisteak Joe Biden