Mundua -

UKRAINAKO GERRA

Errusiaren inbasioa hasi zenetik misilekin egindako eraso handiena salatu du Ukrainak

Esaterako, misilak erori dira Zaporizhia eta Kharkiv eskualdeetan eta Kiev, Odesa eta Lviv hirietan.

Misila jaurtitzeko sistema. Artxiboko argazkia: EFE
Misila jaurtitzeko sistema
Misila jaurtitzeko sistema. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela ia urtebete Errusiaren Ukrainako inbasioa hasi zenetik misilekin egindako erasoa handiena salatu du gaur Ukrainak. Armada ukrainarraren arabera, misilak erori dira, besteak beste, Zaporizhia eta Kharkiv eskualdeetan eta Kiev, Odesa eta Lviv hirietan. 

"Errusiako tropek inoizko S-300 misil kopuru handiena jaurti dute bart Ukrainaren aurka, Zaporizhian (hego ekialdea) eta Kharkiven (ipar ekialdea) gutxienez 35 jausi dira. Litekeena da errekorra izatea", adierazi du Yurii Ihnat Ukrainako Aire Armadako bozeramaileak Ukrinform agentziak zabaldu duenez.

Ordezkari militarrak azpimarratu duenez, errusiarrek "arma horiek izutzeko" erabiltzen dituzte, eta gainera gero eta urrunago jaurtitzen ditu, "jende asko bizi den hirietan".

Armadako kidearen esanetan, Ukrainak eskubide osoa du erantzuteko eta misilak jaurtitzeko gailuak suntsitzeko, edonon daudela ere. "Gure gerra hegazkinek HIMARS misilak botatzen dituzte aire defentsarako sistemak suntsitzeko. Baina hau ez da nahikoa, arma ahaltsuagoak behar ditugu", gaineratu du.

Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik lehen urtea betetzear den honetan gertatu da erasoa, eta Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak atzo Europar Batasunak Bruselan egin zuen goi-bileran parte hartu eta biharamunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina albisteak Errusia Vladímir Putin albisteak Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa Ukrainako presidentea