Mundua -
Ukrainako gerra
Kievek dio Errusia eskala handiko maniobra nuklearrak hastera doala
Bestalde, Errusiak Kievi egotzi dio bere lurraldean eraso nuklear bat simulatzeko asmoa duela, ondoren Moskuri leporatzeko.
Agentziak | EITB Media
Ukrainako zerbitzu sekretuek igande honetan ohartarazi dutenez, Errusia "indar nuklear estrategikoen eskala handiko ariketak" egiteko prestatzen ari da, "xantaia" gisa, Joe Biden AEBko presidenteak Poloniara egingo duen bisitaren bezperan.
Ukrainako Defentsa Ministerioko Adimen Zuzendaritza Nagusiak (GUR) baieztatu duenez, Mosku bere indar nuklearren osagaiak prestatzen ari da, misil balistikoak eta gurutzaldi misilak jaurtitzeko maniobrak egiteko.
Ukrainako zerbitzu sekretuen arabera, maniobra horiek egiteko erabakia Bidenen Europarako bisita "oztopatzeko" saiakera baten parte da. Biden Varsovian lurreratuko da astelehen honetan, Errusiak Ukraina inbaditu zueneko lehen urteurrenean.
Moskuren estrategia "xantaia nuklear zuzena" erabiltzean datza, "Ukrainarenganako nazioarteko babesa ahultzeko", amaitu du.
Bestalde, Errusiak Kievi egotzi dio bere lurraldean eraso nuklear bat simulatzeko asmoa duela, ondoren Moskuri leporatzeko.