Mundua -
Epaiketa amaitu da
Breivikek zentzuduna dela esan eta absoluzioa eskatu du
Norvegiako atentatuengatik izan den epaiketa itxi du absoluzioa eskatuz eta beste erradikal batzuen eraso berriak izango direla mehatxatuz.
Erredakzioa
Anders Behring Breivikek gaur Norvegiako atentatuengatik izan den epaiketa itxi du (2011ko uztailaren 22an izan ziren) absoluzioa eskatuz eta beste erradikal batzuen eraso berriak izango direla mehatxatuz.
Hamar aste luzatu den auziaren epaia abuztuaren 24an ezagutuko da, Osloko auzitegiak jakitera eman duenez.
"Uztailaren 22ko atentatuak nire talde etnikoaren defentsan egindako erasoak izan ziren, horregatik ezin dut nire kulpa aitortu. Nire herriaren eta nire erlijioaren izenean jardun nuen”, nabarmendu du Breivikek, Norvegiako komunikabideen arabera.
Breivikek azaldu duenez, "batzuetan beharrezkoa da basakeria bat egitea handiago bat ekiditeko”.
Halaber, esan du ez duela osasun-arazorik eta lehenengo txosten psikiatrikoko bi egileei eraso egin die, eskizofrenia bat diagnostikatu baitzioten. Horiek dira 37 adituen artean sintoma psikotikoak aurkitu dizkioten bakarrak.