Mundua -

UKRAINAKO GERRA

NBEko Batzar Nagusiak saio berezia egingo du gaurtik aurrera Errusiaren Ukrainako inbasioa aztertzeko

Josep Borrell Europar Batasuneko diplomaziaburua New Yorkera joana da euroguneko 25 ministrorekin batera.

NBEren Batzar Nagusia, artxiboko argazki batean. EFE
NBEren Batzar Nagusia, artxiboko argazki batean
NBEren Batzar Nagusia, artxiboko argazki batean. EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Batzar Nagusiak saio berezia egingo du gaurtik aurrera New Yorken Errusiaren Ukrainako inbasioa aztertzeko. Otsailaren 24an beteko da lehendabiziko urteurrena.

Josep Borrell Europar Batasuneko diplomaziaburua New Yorkera joana da euroguneko 25 ministrorekin batera. Hitza enbaxadoreek hartu beharrean, Europar Batasunak 25 ministro bidali ditu beren herrialdeen izenean hitz egiteko. Helburua bikoitza da: batetik, politikoki indar handiagoa ematea; bestetik, batasun irudia ematea.

Saioa gaur hasiko da eta bihar egun osoan jarraituko du, gutxienez. Hala ere, litekeena da ostiralera arte luzatzea; NBEko 193 kideetako askok hitza hartuz gero, bilera aurreikusitakoa baino gehiago luzatuko da. 

Batzarrak onartzen duen ebazpena ez da loteslea izango, sinbolikoa baizik. Oraingoz, 68 herrialdek eman diote oniritzia. Ikusteko dago "Mendebaldea" izenarekin ezagutzen diren herrialdeek (Europar Batasunekoak, AEB, Kanada, Japonia eta Australia, batez ere) urrian lortu zuten 143 botoko babesa handitzen duten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Batasun europarra Ukraina albisteak New York argazkiak Errusia Vladímir Putin NBE bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Errusia-Ukraina gerra gaur Ukrainako presidentea