Mundua -

Amerikako Estatuen Erakundea

Senatuak Lugoren defentsa eskubidea urratu zuen, AEEren iritziz

Amerikako Estatuen Erakundearen idazkari orokorraren iritziz, ez da defentsa legitimoaren eskubidea bete. Bestalde, Lugo 2013ko hauteskundeetara begira dago jada.

Fernando Lugoren azken diskurtsoa. EFE
Fernando Lugoren azken diskurtsoa. EFE
Fernando Lugoren azken diskurtsoa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Lugoren kargugabetzeak ez du defentsa legitimoaren eskubidearekin bat egin Jose Miguel Insulza Amerikako Estatuen Erakundearen idazkari orokorraren iritziz.

Ohar baten bitartez, "legediarekin bat egin arren, ez da defentsa legitimoaren eskubidea bete", adierazi du. Bertan zeuden UNASUR erakundeko Kanpo ministroek eta AEEren ordezkariek horixe berretsi dutela dio oharrean.

Lugo datozen hauteskundeetara begira

Bestalde, Fernando Lugo Paraguaiko presidente ohia datozen hauteskundeetan aurkeztea aztertzen ari da.

"Demokratikoki, berriz historia aldatuko dugu, eta 2008an lortu genuen gehiengoa errepikatuko dugu 2013an", esan du Lugok. "Lor dezaket", gaineratu du.

Halaber, presidente ohiak ez du herrialdea utziko eta bere etxebizitzan jarraituko du, Lambare herrian.

Kargugabetzea "Estatu kolpea" izan dela berretsi du; "herritarren eta demokraziaren aurkako kolpea".

Egindakoa, "eskuin arriskutsu" baten "ekimen koldarra" izan dela esan du, Federico Franco presidente berriaren alderdiari aipamen eginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea