Mundua -

Itsas zabaleko aliantza

Itsas zabala babesteko itun "historikoa" itxi du NBEk

Itsas zabaleko aliantzaren arabera, akordioa aurrerapauso handia da itsasoko bizitza legez babesteko, eta itsas handiko "gobernantza" XXI. mendera egokitzeko.

Itsas zabala babesteko itun "historikoa" itxi du NBEk
Itsas zabala babesteko itun "historikoa" itxi du NBEk
Itsas zabaleko biodibertsitatea babesteko "akordio historikoa"ren gakoak

02:15

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mundu osoko itsas erakundeek, talde ekologistek eta ingurumenaren babeserako sortutako elkarteek osatzen dute itsas zabaleko aliantza, eta guztiek "historikotzat" jo dute Nazio Batuen Erakundeak itsas zabala babesteko asmoz gaur, igandearekin, erdietsitako ituna.

Hain zuzen ere, gobernuz kanpoko 40 erakunde eta Ingurumenaren Babeserako Nazioarteko Batasuna batzen ditu aliantza horrek. Guztiek, ohar baten bidez, ziurtatu dute NBEko herrialdeek gauerdian lortutako akordioa aurrerapauso garrantzitsua dela itsasoko bizitza legez babesteko, eta itsas handiko "gobernantza" XXI. mendera egokitzeko.

Gaur egun itsas zabalaren % 1 baino ez dago babestuta, eta itun honi esker adostu dute 2030erako gutxienez munduko ozeanoen % 30 babestea.

Hartara, neurri "berritzaileak" hartuko dituzte, ozeanoen bizitzan eragina duten giza ekintzak neurtu eta kudeatzeko, eta itsasoaren osasuna kaltetu duten arrantza, itsas garraioa edota beste zenbait ekintzen gestioa hobetzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea NBE Eguneko albisteak Albisteak Arrantza