Mundua -

Osasun arrazoiengatik

Greziako Finantza ministro berriak dimititu egin du

Vasilios Rapanos bankariak konortea galdu eta tripan min handia izan ostean, Hygeia ospitalera eraman zuten ostiralean.

Vasilios Rapanos Greziako Finantza ministroa. EFE
Vasilios Rapanos Greziako Finantza ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vasilios Rapano Greziako Finantza ministro berriak dimititu egin du gaur, karguaren zina egin baino lehen, bere osasun egoeragatik, Greziako komunikabideek jakitera eman dutenez.

Vasilios Rapanos bankariak konortea galdu eta urdailean min handia izan ostean, sukarrarekin Hygeia ospitalera eraman zuten ostiralean.

Ospital horretatik azaldu dutenez, Rapanos "oso ahula" dago, ondorioz, etxean egon behar du erabakitzeke dagoen denbora batean.

Skai katearen arabera, Rapanosek dimisio karta bidali dio Andonis Samaras lehen ministroari (horren osasun egoera ere korapilatsua da) eta hark onartu egin du dimisioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea