Mundua -

Lehen aldiz bilduko dira

Elisabet II.ak eskua eman dio McGuinessi, adiskidetzea irudikatzeko

Batzuentzat, Ingalaterrako erreginaren eta Ipar Irlandako lehen ministro ordearen ekintza horrek bake prozesuaren arrakasta erakusten du.

Erreginak McGuinessi eskua eman dion momentua. Argazkia: EITB
Erreginak McGuinessi eskua eman dion momentua.
Elisabet II.a eta Sinn Fein-en arteko bilera historikoa

01:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekitaldi historikoa izan da gaur Ipar Irlandan, Elisabeth II.a Ingalaterrako erreginak eskua eman dio Martin McGuiness Ipar Irlandako lehen ministro orde eta IRAko buruzagi ohiari, Belfasten.

Ipar Irlandako hiriburuko antzoki batean izan da bilera, ateak itxita, baina telebistako kamera batek grabatu du momentua eta berehala zabaldu dituzte irudi historikoak.

Batzuentzat, keinu horrek bake prozesuaren arrakasta eta garai bateko bi etsairen adiskidetzea irudikatzen ditu.

Hala eta guztiz ere, Sinn Feinek argi adierazi du ez duela parte hartuko erreginaren jubileuaren ekitaldietan, eta gaurko ekitaldia bake prozesuaren testuinguruan kokatu du.

Duela urtebete inguru, erreginak Irlandako Errepublikara egin zuen bidaiaren kontra agertu zen Sinn Fein (1921etik Britainia Handiko monarka batek hara egin duen lehenengo bidaia).

Izan ere, alderdi errepublikanoak uste zuen oraindik ez zirela iraganeko zauriak sendatu. Dena dela, iritzia aldatu zuten geroago, erreginak Britainia Handiko Armadak Irlandan eragindako sufrimendua aitortu zuelako Dublinen bertan.

Horren harira, McGuinessek ere aitortu du erreginak berak ere oso gertu bizi izan zuela sufrimendua, IRAk Lord Mountbatten erreginaren lehengusua hil zuelako atentatuz 1979an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea