Mundua -

Hauteskunde presidentzialak

Boto guztiak berriz zenbatzea eskatuko du Mexikoko ezkerrak

Hauteskunde batzordearen ustez, bestalde, baliteke igandeko botoen herena berriz zenbatu behar izatea.

Andres Manuel Lopez Obrador Alderdi Aurrerakoiaren hautagaia. EFE
Andres Manuel Lopez Obrador, Mexikon
Lopez Obradorrek hauteskundeetako emaitzak baliogabetzea eskatuko du

00:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteskunde batzordeari igandeko hauteskundeetako boto guztiak berriz zenbatzea eskatuko diotela iragarri du Mexikoko ezkerrak.

''Demokraziaren mesederako eta gure herriaren mesederako boto guztiak zenbatu behar dira, zalantzarik gera ez dadin'', esan du Andres Manuel Lopez Obrador Alderdi Aurrerakoiaren (alderdi ezkertiarra) hautagaiak.

Hauteskunde batzordeak botoen % 71,24 zenbatuta jakitera eman zuenez, Peña Nietok irabazi zituen hauteskundeak botoen % 37,1 jasota, eta horren atzetik geratu zen Lopez Obrador, botoen % 32,89rekin.

Lopez Obradorren kanpaina arduradunak azaldu duenez, igandeko 143.132 hauteskunde-mahaietatik 113.855 mahaitan aurkitu dute kontaketa berria egiteko ''oinarriren bat''.

Hauteskunde batzordearen ustez, bestalde, baliteke igandeko botoen herena berriz zenbatu behar izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea