Mundua -

Ukrainako gerra

Errusiak Umanen egindako erasoaldiari erantzun dio Ukrainak, Sebastopoleko erregai-biltegi bat bonbardatuz

Gainera, autobus batean zihoazen bederatzi zibil hil dira Donetsken misil ukrainar batek jota. Bestalde, Wagner mertzenario errusiarren burua Bajmutetik erretiratzekotan dela esan du, baja kopuru handia eta hornidura falta ikusita.

Erregai-biltegi bat leherrarazi du Ukrainak Sebastopolen. Argazkia: EFE.
Erregai-biltegi bat leherrarazi du Ukrainak Sebastopolen. Argazkia: EFE.
Erregai-biltegi bat leherrarazi du Ukrainak Sebastopolen. Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiak ostiralean Uman hirian hogei hildako baino gehiago eragin dituen erasoari erantzun dio Ukrainak, eta tripulaziorik gabeko hegazkin bat leherrarazi du erregai-biltegi baten aurka Sebastopoleko portuan, Krimeako penintsulan.

Mijail Razvozhaev Sebastopoleko gobernadoreak Telegrameko bere kontuan azaldu duenez, sugarrak kilometro karratu bateko eremuan zabaldu dira, eta hiritarrei lasai egoteko eskatu die.

Ukrainak Anton Gerashtxenko Barne Ministerioko aholkulariaren bidez baieztatu du erasoa Twitterren. Halaber, Andriy Yusov Ukrainako Defentsa Ministerioko (GUR) Inteligentzia Zuzendaritzako ordezkariak adierazi duenez, leherketak "zigor jainkotiarra dira, bereziki Umanen hildako zibilengatik".

Eraso errusiarra Umanen

Ostiral goizaldean Errusiako Armadak Ukrainan egindako bonbardaketetan 24 pertsonatik gora hil dira, tartean Umango (herrialdearen erdiguneko Cherkasy eskualdean) etxebizitza eraikin baten aurkako erasoan hildako 22ak.

Igor Taburets Cherkasyko gobernadoreak jakinarazi duenez, larrialdi zerbitzuak oraindik erreskate lanetan ari dira, eta gutxienez beste bost gorpu aurkitu dituzte misil errusiarrek eraitsitako beste eraikin batzuen hondakin artean.

Taburetsek "tragedia izugarria" izan dela zabaldu du sare sozialetan, eta hiru eguneko dolu ofiziala ezarri du eskualde osoan.

Bestalde, Igor Klimenko Ukrainako Barne ministroak esan hondakinak kentzeko eta gorpuak bilatzeko lanek luze joko dutela oraindik. Errusiako agintariek ez dute gertakariaz ezer adierazi.

Bestalde, emakume bat eta hiru urteko haurra hil dira Errusiak Dnipron egindako bonbardaketetan, Boris FIlatov alkatearen arabera, zeinak azaldu duen Errusiako gerra hegazkinen egindako "eraso zehatzen" ondorioz hil direla.

Hiriburuan, Kieven, agintariek jakinarazi dute aireko erasoen defentsak martxan jarri direla eta 11 misil gelditu dituztela. Azken 52 egunetako lehenengo erasoa izan da hiriburuan, eta argindarraren hornidura eten da eremu batzuetan.

Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak salatu du "izu gaua" izan dela "droneek eta misilek" eragindakoa. "Hamar etxebizitza eraikin erasotu dituzte Umanen. Bloke bat osorik eraitsi da", adierazi du sare sozialetan, "gaizkiari armekin" aurre egingo diotela berretsi aurretik. Baina "isunek ere geldiarazi dezakete, nazioarteko isunak gogortu egin behar dira", gaineratu du.

Sarraskia Ukrainan, Errusiak misilekin zibilen aurka egin duen erasoaldian
Sarraskia Ukrainan, Errusiak misilekin zibilen aurka egin duen erasoaldian
Sarraskia Ukrainan, Errusiak misilekin zibilen aurka egin duen erasoaldian

1:31

Zelenskik aliatuei eskatu die bere herrialdeari aireko defentsa hobeak emateko, borroka-hegazkinak barne. "Aireko defentsa, aire indar modernoa, hori gabe ezinezkoa da aire defentsa eraginkorra, artilleria, ibilgailu blindatuak. Gure hiriei, gure herriei, segurtasuna emateko behar den guztia, bai barruan, bai frontean ", azaldu du Zelenskik ostiral gaueko bideo-mezu batean.

Wagner Bajmutetik irteteko asmotan

Wagner mertzenario talde errusiarraren buruak, Yevgeny Bilozhinek, Ukrainako Bajmut hiritik, Ukrainako gerraren egungo epizentroetako batetik, erretiratzekotan dela esan du, borroketan izandako baja kopuruagatik eta hornidura faltagatik. Azaldu duenez, Bajmuten izandako bajak behar baino bost aldiz gehiago izan dira artilleriarako munizio faltagatik.

Sergei Shoigu Defentsa ministroari hornikuntza berriak eskatu dizkio gutun bidez, izan ere, "munizio defizit hau konpondu ezin badugu, alde egitea edo hiltzea beste aukerarik ez zaigu geratzen, arratoiak bezala ihes egin beharrik ez egiteko amaieran".

Wagnerren buruzagiak nabarmendu du, gainera, gero eta argiago ikusten duela tropen zati bat erretiratzeko aukera, bere ustez, Bajmuteko frontearen kolapsoa ekarriko lukeena, horrek eskualdeko borroka-lerro osoan izango lukeen eraginarekin.

Ukrainarren erasoa Donetsken

Gutxienez bederatzi pertsona hil dira ostiral honetan Ukrainak Donetsk hiriaren aurka jaurtitako misil baten ondorioz, bertako agintariek salatu dutenez.

Hasiera batean, Oleksii Kulemzin alkateak Telegram sare sozialeko bere profil ofizialean baieztatu zuen zazpi pertsona hil zirela autobus batetik gertu jaurtigai bat lehertu ostean.

Hala ere, ordu batzuk geroago, Donetskeko Herri Errepublikako (RPD) agintariek bederatzira igo dute hildakoen kopuru ofiziala, eta beste 16 zauritu direla baieztatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra