Mundua -
Polizia operazioa
Sei pertsona atxilotu dituzte Londresen, terrorismoa egotzita
Scotland Yardek azaldu duenez, operazioa Britainia Handiak atentatu bat egiteko konplotarekin erlazionatuta dago. BBC katearen arabera, atxilotuak islamiar terroristak izan litezke.
Erredakzioa
Bost gizon eta emakume bat (18 eta 29 urte bitartekoak) atxilotu dituzte Londresen, ustezko ekintza terroristak egotzita. Scotland Yardek azaldu duenez, atxiloketak ez daude Olinpiar Jokoekin erlazionatuta eta operazioa "garrantzitsua" izan da.
Atxilotuak, horietako batzuk herritartasun britainiarra dute, Londreseko polizia-etxera eraman dituzte. Polizia operazioak Erresuma Batuko zerbitzu sekretuen partehartzea izan du, arduradunek azaldu dutenaren arabera.
Scotland Yardek azaldu duenez, operazioa Britainia Handiak atentatu bat egiteko konplotarekin erlazionatuta dago. Hala ere, ez dituzte helburu terroristak zeintzuk ziren zehaztu.
BBC katearen arabera, atxilotuak islamiar terroristak izan litezke.