Mundua -

EUROPA

100 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte 'Ndrangheta mafia italiarraren aurkako operazioan

Atxilotuei hainbat delitu leporatzen dizkiete, besteak beste, dirua zuritzea, taldean zerga ihesa eta iruzurra egitea, droga trafikoa, eta armak izatea eta horiekin trafikatzea.

'Ndrangheta Italiako mafiaren aurkako polizia operazioa. Reutersen bideo batetik ateratako irudia
'Ndrangheta Italiako mafiaren aurkako polizia operazioa. Reutersen bideo batetik ateratako irudia
`Ndrangueta talde mafiosoaren aurkako sarekada handia Alemanian

0:42

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Ndrangheta mafia italiarraren aurkako eskala handiko polizia operazioa abiatu dute Europako hainbat herrialdetan, eta 100 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte Italian eta Alemanian. Besteak beste, dirua zuritzea, taldean zerga ihesa eta iruzurra egitea, droga trafikoa, eta armak izatea eta horiekin trafikatzea leporatzen diete. 

Italiako karabineroek 108 pertsona atxilotu dituzte herrialdeko hainbat hiritan. Gainera, Poliziak beste 15 pertsona atxilotu ditu Genovan.

Halaber, Alemaniako Poliziak 30 bat atxiloketa eta dozenaka miaketa egin ditu, Düsseldorf, Koblentza, Saarbrücken eta Municheko fiskaltzek eta Bavaria, Ipar Renania-Westfalia, Renania-Palatinatua eta Sarreko Ikerketa Kriminaleko Eskualdeko Bulegoek jakinarazi dutenez.

Fiskaltzaren arabera, Italiako krimen antolatuarekin lotutako polizia operazioa da, zehazki, "'Ndrangheta' elkarteko arduradunen eta kideen aurkakoa".

Europolek eta Eurojust Europako Justizia justizia elkarlanerako egiturak elkarlanean egin duten ikerketaren emaitza dela gaineratu dute Alemaniako fiskaltzek.

Alemanian, Ipar Renania-Westfalia eta Renania-Palatinatua landerretan egin dituzte miaketa eta atxiloketa gehienak. Ipar Renania-Westfalian 51 miaketa eta 15 atxiloketa egin dituzte; Renania-Palatinatuan, berriz, 50 miaketa eta 10 atxilotu.

Erfurten, Bavarian eta Sarren ere egin dituzte miaketak eta atxiloketak.

Filippo Spiezia Eurojusten Italiako ordezkariak azaldu duenez, Eureka Operazioa Europa mailan egindako handiena eta garrantzitsuena da, eta hiru urtez aritu dira ikertzen.

Spieziaren hitzetan, 24 pertsona atxilotu dituzte Belgikan eta beste 23 atxilotzeko agindua eman dute Europako hainbat herrialdetan, tartean Espainian.

Eureka Operazioko ikertzaileek uste dute talde kriminalak 25 tona kokaina mugitu zituela 2019ko urritik 2022ko urtarrilera bitartean, eta 22 milioi euro baino gehiago bideratu zituela Calabriatik Belgikara, Herbehereetara eta Hego Amerikara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Europa bideoak Delituak albisteak Alemania bideoak Eguneko albisteak Albisteak Italiako albisteak