Mundua -

Ukrainako gerra

Zaporizhiako zentral nuklearra argindar hornikuntzarik gabe gelditu da

Errusiar administrazioak berretsi du irradiazio mailak bere horretan jarraitzen duela, eta erantsi du argindar horniketaren etena nondik datorren ikertzen ari direla.

Zaporizhiako zentral nuklearra
Zaporizhiako zentral nuklearra
Zaporizhiako zentral nuklearra

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiak kontrolpean duen Zaporizhiako zentral nuklearra goi tentsioko argindar hornikuntzarik gabe gelditu da, Telegram bidez instalaziotik bertatik jakinarazi dutenez. 

"750 kilowatteko goi tentsioko lerroan izandako etenak, kanpo hornikuntzarik gabe utzi du Zaporizhia. Hartara. diesel sorgailuekin ari gara elikatzen", esan dute oharrean.

Bestalde, errusiar administrazioak berretsi du irradiazio mailak bere horretan jarraitzen duela, eta erantsi du argindar horniketaren etena nondik datorren ikertzen ari direla. Martxotik izandako bigarren etenaldia da aipatutakoa.

Europako handiena da Zaporizhiako zentrala —sei erreaktore nuklear ditu—.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra