Mundua -

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Demokratek eta errepublikanoek zorpetze-muga gainditzeko aurreakordioa lortu dute

Orain, bi aldeetako negoziazio-taldeek testu legegilea amaitu behar dute, eta Ordezkarien Ganberan (errepublikanoen esku) zein Senatuan (demokraten esku) bozkatuko dute asteazkenean, maiatzak 31.

Joe Biden, AEBko presidentea, Etxe Zurian egindako agerraldi batean. Artxiboko argazkia: EFE
Joe Biden, AEBko presidentea, Etxe Zurian egindako agerraldi batean. Artxiboko argazkia: EFE
Joe Biden, AEBko presidentea, Etxe Zurian egindako agerraldi batean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak eta Kevin McCarthy alderdi errepublikanoko kideak igande honetan baieztatu dutenez, AEBko zorpetze-muga gainditzeko aurreakordioa lortu dute, herrialde horrek ordainketa-etendurarik izan ez dezan

Ordezkarien Ganberako presidenteak kazetarien aurrean egindako agerraldian azaldu duenez, aurreakordioak "gastu publikoaren murrizketa historikoa" aurreikusten du, baita "herritarrak pobreziatik atera eta lan-mundura eramatea" ere. Ildo horretatik, AEBko herritarrentzat "duina" den aurreakordio bat adostea lortu dutela azpimarratu du.

Biden presidenteak azaldu duenez, aurreakordio honek demokraten kontzesioak jasotzen ditu, baina AEBko Gobernuaren "lehentasunei" men egiten die. "Langileak babesteaz gain, gastua murriztu eta ekonomia haztea ahalbidetzen duen aurrerapauso garrantzitsua da guztiontzat", gaineratu du McCarthyk.

Orain, bi aldeetako negoziazio-taldeek testu legegilea amaitu behar dute, eta Ordezkarien Ganberan (errepublikanoen esku) zein Senatuan (demokraten esku) bozkatuko dute asteazkenean, maiatzak 31.

Zorpetze-muga, AEBko Gobernuak bere legezko betebeharrak betetzeko eta Gizarte Aseguruaren etekinak, soldata militarrak, zor nazionalaren gaineko interesak, zergen itzulketak eta beste ordainketa batzuk ordaindu ahal izateko maileguan eskatzeko baimenduta duen gehienezko diru-kopurua da. Akordiorik lortu ezean, AEBko Gobernuak ez du dirurik izango fakturak ordaintzeko.

AEB, ordea, noizean behin zorpetze mugara heltzen da, eta krisia saihesteko aukera bakarra zorpetze-muga handitzea da; izan ere, beste herrialde batzuek ez bezala, Gobernuak, zorra Kongresuak ezarritako mugaraino baino ezin du jaulki, eta Kongresuak muga hori handitzeko ahalmena du, egoki deritzonaren arabera.

Herrialdeak 31,4 bilioi dolarreko legezko zorrera iritsi zen urtarrilaren 19an, eta, ondorioz, ezohiko neurriak hartu behar izan zituzten ordainketa-etendurarik ez izateko. Aurreakordio honekin, amaiera emango zaio demokraten eta errepublikanoen arteko desadostasunei, hilabeteak baitzeramatzaten berebiziko garrantzia duen gai horretan inolako akordiorik lortu gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Joe Biden