Mundua -
Frantzian
Bi espainiar, Mont Blancen hil diren 9 mendizaleen artean
Madrilgo suhiltzaile bat eta Gironako txangozale bat, hildako 9 mendizaleen artean. Desagertuta egon diren lau mendizaleak onik aurkitu dituzte.
Erredakzioa
Bederatzi pertsona hil eta zortzi lagun zauritu dira gaur goizaldean Mont Blanceko mendigunean gertatutako elur-jausi baten ondorioz, Chamonixeko Goi Mendiko Jendarmeriak (PGHM) azaldu duenez. Hildako bi espainiarrak direla adierazi du Poliziak. Horiez gain, bi alemaniar eta bi suitzar ere hil dira.
Madrilgo Erkidegoak jakinarazi duenez, Madrilgo suhiltzaile bat dago hildakoen artean. Bigarren hildakoa 38 urteko Gironako txangozale bat da.
Bestalde, desagertuta egon diren mendizaleak onik aurkitu dituzte. Antza, ez dira txangora joan.
Desagertuetako batek emandako datuen arabera, elur-jausia bertako 05:00etan gertatu da. “France Info” irratiak azaldu duenez, elur-jausia "Mendi Madarikatua" (4.345 metro) bezala ezagutzen den mendian suertatu da, udan Mont Blancera heltzeko gehien erabiltzen den bideetako bat da hori.
Inguruko ospitaleetara
Zauritutakoak inguruko ospitaleetara eraman dituzte.
Guztira 28 lagun joan dira espedizio horretan, Poliziak jakinarazi duenez. Mendizaleak frantzesak, suitzarrak, serbiarrak eta alemaniarrak dira, iturri horren arabera.
Bederatzi pertsona hil eta zortzi lagun zauritu dira gaur goizaldean Mont Blanceko mendigunean gertatutako elur-jausi baten ondorioz, Chamonixeko Goi Mendiko Jendarmeriak (PGHM) azaldu duenez. Hildako bi espainiarrak direla adierazi du Poliziak. Horiez gain, bi alemaniar eta bi suitzar ere hil dira.Madrilgo Erkidegoak jakinarazi duenez, Madrilgo suhiltzaile bat dago hildakoen artean. Bigarren hildakoa 38 urteko Gironako txangozale bat da.Bestalde, desagertuta egon diren mendizaleak onik aurkitu dituzte. Antza, ez dira txangora joan.Desagertuetako batek emandako datuen arabera, elur-jausia bertako 05:00etan gertatu da. “France Info” irratiak azaldu duenez, elur-jausia "Mendi Madarikatua" (4.345 metro) bezala ezagutzen den mendian suertatu da, udan Mont Blancera heltzeko gehien erabiltzen den bideetako bat da hori.Inguruko ospitaleetaraZauritutakoak inguruko ospitaleetara eraman dituzte.Guztira 28 lagun joan dira espedizio horretan, Poliziak jakinarazi duenez. Mendizaleak frantzesak, suitzarrak, serbiarrak eta alemaniarrak dira, iturri horren arabera.