Mundua -

97 urte ditu

Gaizkile nazi bilatuena aurkitu dute Budapesten

Kontzentrazio-esparru bat zuzendu zuen Kosicen, Eslovakian, eta 1948an heriotza-zigorra ezarri zioten, gerrako krimenak leporatuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

László Csatáry gaizkile nazi bilatuena Budapesten aurkitu dute. Csatáryk 97 urte ditu eta sarraski-esparruetara 15.000 judu bidaltzea leporatzen diote, Aurkikuntzaren berri Efraim Zurof Wiesenthal Zentroko zuzendariak eman du.

Zurofek esan duenez, Csatáry da The Sun egunkari britaniarrak Hungariako hiriburuko etxebizitzan aurkitutako gizonezkoa. Egunkariak ustezko naziaren argazkiak argitaratu ditu igandean.

"Irailenik genekien bera zela eta The Sunek argazkiak atera ditu guk emandako informazioari esker", esan du Wiesenthal Zentroko arduradunak. Wisenthalen helburu nagusia ihes eginda dauden naziak aurkitzea da.

Zurof itxaropentsu agertu da Csatáryren atxilotuko duten ala ez galdetu diotenean, munduko gaizkile nazi bilatuena dela azpimarratuta.

Heriotz-zigorraCsatáryk kontzentrazio-esparru bat zuzendu zuen Kosicen, Eslovakian, eta 1948an heriotza-zigorra ezarri zioten, gerrako krimenak leporatuta.

Epaitegian Csatáry ihes eginda zegoen, baina bere defentsak akusazioak ukatu zituen eta ardura "partziala" onartu zuen juduen "guettoratze" prozesuan. Bi judu alemaniarrei eman izana ere onartu zuen, The Sunen arabera.

Csatáryk urtebete geroago Kanadara joan zen. Bertan hiritartasuna kendu zioten 1997an eta handik gutxira berriro ihes egin zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea