Mundua -

Bahiketa

Libiako Olinpiar Batzordeko presidentea bahitu dute, Tripolin

Salah al Alem anaiak eman du bahiketaren berri. Haren esanetan, bahiketaren unean beste pertsona batez lagunduta zihoan Nabil al Alem, baina bahitzaileek ez dute beste pertsona hori berekin eraman.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Libiako Olinpiar Batzordeko presidentea Tripoliko auzo batean bahitu dute ezezagun batzuek. Salah al Alemen ustez, bere anaiaz baliatu nahi dira bahiketa iraingarri honekin.

Al Alemek Libiako Futbol Elkarteko zuzendaritzan egin zuen lan, Gadafiren agintaldian, eta bertan jarraitu zuen, iaz Gadafiren diktaduraren amaiera ekarri zuen herri-altxamenduaren ondoren ere.

Era berean, Mohamed Muamar Gadafiren, diktadorearen semearen, laguna izan zen Al Alem. Libiako Olinpiar Batzordeko presidente izan zen hildako agintariaren semea lehenago.

Nahiz eta Nabil al Alemek iazko altxamenduetan parte hartu zuen eta Trípoli hegoaldeko borroketan erregimenaren aurka aritu zen, mesfidantza pizten jarraitzen du hainbat herritarren artean.

Datorren uztailaren 27an hasiko diren Londreseko Olinpiar Jokoetan, Libiak bost kirolariekin hartuko du parte, igeriketa, borroka eta taekwondo kiroletan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea