AEB-ko Hauteskundeak -
MUSUA KANPAINAN
Obamaren eta emaztearen arteko musu batek polemika piztu du
Obamak emazteari emandako musuak eztabaida publikoa piztu du. AEBetako lehen damak senarraren musua errefusatu izana ezeztatu behar izan du Etxe Zuriak.
ERREDAKZIOA
Michelle eta Barack Obamaren arteko musua AEBetako eta Brasilgo selekzioen arteko lagunarteko saskibaloi partidan izan da; Kiss Cam kamerak bi aldiz hartu ditu Michelle eta Barack Obama. Kamera horrek ikusleak estadioko pantaila erraldoietan atera eta musu emateko erronka egiten die.
Lehenengo saiakeran, AEBetako presidenteak besoa bizkar atzetik pasatu dio emazteari, baina presidenteak ez dio musurik eman. Senar-emazteen inguruan eserita zeuden ikusleetako batzuen esanetan, Michelle Obamak musurik ez emateko eskatu zion senarrari, eta horrek polemika sortu du. Bigarren saiakeran, aldiz, presidenteak emazteari musu ematea lortu zuen.
Etxe Zuriko bozeramaile ondokoak, Josh Earnestek, AEBetako lehen damak presidentearen musua baztertu izana ezeztatu behar izan du kazetarien aurrean. Earnesten esanetan, pantailetan lehen aldiz agertu zirenean, presidentea eta lehen dama ez ziren jabetu Kiss Cam-an eurak ateratzen ari zela; "partidaren erdialdean, alabak ikusi eta horiek zergatik musu eman ez zuten galdetu zietenean" jabetu ziren, Earnesten ustez, Kiss Cam-aren presentziaz.
Barack eta Michelle Obamak, berriz ere, euren alde hurbil eta familiartekoena erakutsi dute kamera aurrean.