Mundua -
Atentatua Bulgarian
Sei hildako Bulgarian, turista israeldarren aurkako atentatuan
Halaber, beste 33 pertsona zauritu dira turista israeldarrak zituen autobus baten kontrako atentatuan.
Erredakzioa
Sei pertsona hil dira eta beste 33 zauritu turista israeldarrak zituen autobus baten kontrako erasoan, Bulgarian, Dimitar Nikolov alkateak jakitera eman duenez.
Zaurituen artean, lau pertsona egoera larrian daude, eta bi emakume haurdun, Burgasko ospitaletik azaldu dutenez.
Leherketaren izan den unean, 17:30ean (12:30 GMT), 40 bat turista ibilgailuaren barruan zeuden, eta sutea beste bi autobusetara pasatu da, Bulgaria ekialdeko herri horretako aireportuan aparkatuta zeuden horiek.
Hainbat lekukok azaldu dutenez, gizonezko bat autobuserantz korrika ikusi dute, eta horren barrura zerbait bota duela gaineratu dute, leherketa izan baino lehen.
Bulgariako Barne Ministerioaren hitzetan, biktimak 154 turistek osatutako talde baten parte dira, horien artean zortzi haur daude. Dirudienez, Israeldik Air Via konpainiaren bidez iritsi dira asteazken honetan.
Sei pertsona hil dira eta beste 33 zauritu turista israeldarrak zituen autobus baten kontrako erasoan, Bulgarian, Dimitar Nikolov alkateak jakitera eman duenez. Zaurituen artean, lau pertsona egoera larrian daude, eta bi emakume haurdun, Burgasko ospitaletik azaldu dutenez. Leherketaren izan den unean, 17:30ean (12:30 GMT), 40 bat turista ibilgailuaren barruan zeuden, eta sutea beste bi autobusetara pasatu da, Bulgaria ekialdeko herri horretako aireportuan aparkatuta zeuden horiek. Hainbat lekukok azaldu dutenez, gizonezko bat autobuserantz korrika ikusi dute, eta horren barrura zerbait bota duela gaineratu dute, leherketa izan baino lehen. Bulgariako Barne Ministerioaren hitzetan, biktimak 154 turistek osatutako talde baten parte dira, horien artean zortzi haur daude. Dirudienez, Israeldik Air Via konpainiaren bidez iritsi dira asteazken honetan.