Mundua -

Gerra Ukrainan

Unescoko ordezkaritza bat Odesan da, ondare kultural eta erlijiosoan Errusiak eragindako kaltea zenbatzeko

Gizateriaren Ondare izendapena duen Odesako alde zaharraren parte bat suntsitsu zuten Errusiako misilek uztailaren 22tik 23ra bitartean, eta beste hainbat monumentu kaltetu, besteak beste, Antzaldatze Katedrala.

Berreraikuntza lanak Odesako eliza batean. Argazkia: EFE
Berreraikuntza lanak Odesako eliza batean. Argazkia: EFE
Berreraikuntza lanak Odesako eliza batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unescoko ordezkaritza bat Ukrainako Odesa hirira heldu da larunbat honetan, uztailaren 19 eta 23 artean Errusiako erasoek eragindako kalteak zenbatzeko helburuz, Oleg Kiper eskualdeko gobernadoreak jakitera eman duenez.

Odesa Eskualdeko Administrazio Militarreko buruak Telegram bidez iragarri duenez, Nazio Batuen Erakundeko Unesco agentziaren ordezkariekin bildu da, eta batzar horren froga diren hainbat argazki kaleratu ditu. "Errusiako misilen ondorioz, objektu kulturalek eta erlijiosoek izandako kalteen zenbaketa egiteko ardurarekin iritsi dira Odesara", adierazi du.

Kiperrek aurreratu duenez, laguntza osoa eskainiko diote datozen lau egunetan eraso horien ondorioak dokumentatuko dituen Unescoko ordezkaritzari. "Funtsezkoa da guretzako mundu osoari jakinaraztea Errusiak Odesan egindako sarraski guztiak. Azken erasoaren ondorioz, 28 monumentu arkitektoniko kaltetu ziren", adierazi du Kiperrek.

Gizateriaren Ondare izendapena duen Odesako alde zaharraren parte bat suntsitsu zuten uztailaren 22tik 23ra bitartean Errusiako misilek, eta beste hainbat monumentu kaltetu, besteak beste, Antzaldatze Katedrala.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina NBE Artea Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra