Mundua -

ARGENTINA

Javier Milei eskuin muturreko hautagaiak irabazi ditu Argentinako hauteskunde primarioak

Ekonomialari libertarioak ia zazpi milioi boto eskuratu ditu urriaren 22an egingo diren hauteskunde orokorren atarikoan.

Javier Milei eskuin muturreko hautagaia. Argazkia: EFE
Javier Milei eskuin muturreko hautagaia
Kirchnerismoari ''amaiera'' emango diola ziurtatu du Javier Mileik

0:34

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urriaren 22an herrialdeko presidentea aukeratuko dute Argentinan, eta, horren atariko, hauteskunde primarioak egin dituzte igande honetan. Ezustean, Javier Milei eskuin muturreko hautagaiak botoen % 30 eskuratu ditu, sufragioen % 95 zenbatuta.

La Libertad Avanza alderdiko hautagaiak ia zazpi milioi boto eskuratu ditu urriaren 22an egingo diren hauteskunde orokorren atarikoan, eta, hortaz, bera izan da aurkeztu diren presidentegaien artean bozkatuena.

Juntos por el Cambio oposizioko koalizio eskuindarrak botoen % 28,27 lortu ditu (6.500.000 boto baino gehiago), eta Union por la Patria koalizioak (peronismoaren aldekoak nagusi dira bertan), botoen % 27,19 (6.300.000 inguru).

Koalizio eskuindarrari dagokionez, Patricia Bullrichek (% 16,99), Macriren oso hurbilekoak, aurrea hartu dio Buenos Aires hiri autonomoko gobernuburu Horacio Rodriguez Larretari (% 11,28).

Peronismoaren barruan, ostera, Sergio Massa (% 21,35) Ekonomia ministroa alde handiz nagusitu zaio Juan Grabois (% 5,84) koalizio ofizialistaren ezkerreko indarretako baten burua denari

Aldi Bereko eta Nahitaezko Primario Irekiak (PASO) herrialdearen gogo-aldartearen erradiografia bat izan ohi dira, eta % 70eko parte-hartzea izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste garrantzitsuak Hautagaiak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Latinoamerika albisteak Argentinako albisteak Hauteskundeak gaur Ultraeskuina