Mundua -
Ezkontza
Kim Jong Un, Ipar Koreako liderra ezkondu egin da
Erregimen komunistaren medioen arabera, azkenaldian berarekin batera ekitaldi publikoetan ikusten zen emakumea, bere emaztea da.
Erredakzioa
Azkenean, Ipar Koreako buruzagiaren inguruko duda eta zurumurru guztiak argitu dira: azken asteetan, Kim Jong Un agintariarekin batera ikusi den emakume misteriotsua, bere emaztea da.
Ri Sol-ju, buruzagi komunistaren emazte gaztea, uste da 30 urte inguru dituela, orain dela aste batzuk azaldu zen lehen aldiz publikoki Ipar Koreako liderraren aldamenean. Estatu komunistaren medioek ez dute emakumearen xehetasun gehiagorik eman, baina behintzat, azken asteetako zurrumurruekin bukatu dute, non bere arreba ote zen ere zabaldu zen eta.
Komunikabide komunistek, uztailaren 5ean erakutsi zuten lehen aldiz emakume gaztea, kontzertu batean Kim Jongen aldamenean eserita. Ipar Koreako buruzagia gainera, berriki iritsi da agintera, bere aita, Kim Jong-il, orain dela zazpi hilabete eskas hil baizen.
Hortik aurrera, ekitaldi publiko gehiagotan ikusi zen emakumea Kim Jongekin, baina orain arte, erregimenak, ez du nahi izan ezer baieztatu.