Mundua -

Willy Toledo absolbituta

Willy Toledoren aurkako salaketa artxibatu dute M29ko huelgagatik

Epaileak ez du delitu zantzurik ikusi aktoreak huelga orokorrean izan zuen portaeran. Informazio-pikete batean zegoela izandako istiluengatik atxilotu zuten.

Guillermo Toledo aktorea M29ko huelga orokorrean atxilotu zuten. Argazkia: EITB
Guillermo Toledo aktorea M29ko huelga orokorrean atxilotu zuten. Argazkia: EITB
Guillermo Toledo aktorea M29ko huelga orokorrean atxilotu zuten. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo epaile batek, Guillermo Toledo aktorearen aurka irekita zeuden diligentziak artxibatu ditu. Ez du delitu zantzurik ikusi aktoreak, M29ko huelga orokorrean,  informazio-pikete batean zegoela izan zuen portaeragatik.

Madrilgo aktoreen batasunaren arabera, argi geratu da Castillako plazako epaitegiek ez dutela inongo froga argirik ikusi Toledoren aurkako salaketan, eta ez zegoela oinarri garbirik aktoreari inongo deliturik leporatzeko. Willy Toledo, Lavapies auzoko ostalari batek egindako salaketaren ondorioz atxilotu zuten. Pikete batek taberna itxiarazi zion greba orokorrarekin bat egiteko. Afera horrekin batera, aginteari erresistentzia ere leporatu zioten aktoreari.Epailearen aurrean deklaratu ondoren, fidantzarik gabe aske utzi zuten hurrengo egunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea