Mundua -

Presidentearen aurka

Errumaniako erreferenduma arriskuan, parte-hartze txikiagatik

Hauteslekuak itxi baino bi ordu arinago, hautesleen % 44k bakarrik eman du botoa. Erreferendumaren emaitza legezkoa izateko, % 50 baino gehiagok eman behar dute botoa.

Traian Basescu Errumaniako presidentea. Argazkia: EFE
Traian Basescu Errumaniako presidentea. Argazkia: EFE
Traian Basescu Errumaniako presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Parte-hartzea txikiak arriskuan jarri du Errumaniako presidentea kargutik kentzeko egindako erreferenduma.

Ondorioz, badirudi Traian Besescu presidenteak karguari eutsiko diola, nahiz eta % 85ek kargutik kentzearen aldeko botoa eman duen, hauteslekuetan egindako lehen inkesten arabera.

Hauteslekuak itxi baino bi ordu arinago, hautesleen % 44k bakarrik eman du botoa, Realitatea irratiak 23:00etan aditzera emandako datuen arabera. Erreferendumaren emaitza legezkoa izateko, % 50 baino gehiagok eman behar dute botoa.

Erreferendumaren bidez, Traian Basescu Errumaniako presidentetzatik kentzeko aukera izan du oposizioak. Horretarako, Victor Ponta lehen ministroak eta gainontzeko etsai politikoek behar beste boto lortu behar zituzten.

Epaileak ikaratu eta arrazoirik gabe langile publikoak kaleratu izana egotzi dio presidenteari lehen ministroak Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteari bidalitako gutunean. "Basescu presidenteak demokraziaren aurka egindako ekintzak zuek ere aintzat hartzea espero dugu", esan dio Pontak Barrosori, "partekatzen ditugun balorei mehatxuak direlako".

Maiatzetik karguan

Aurreko Gobernuari zentsura mozioa egin ostean iritsi zen boterera Ponta lehen ministroa. Basescurekin lotura handia du, eta Gobernuan dagoenetik, buru den Batasun Sozial Liberala alderdi ezkertiarraren boterea handitu du. Halaber, egoera politikoa eta Europarekiko eta Nazioarteko Diru Funtsarekiko konpromisoak berriro sustatu ditu.

Bruselak eragina handia du Errumaniako egungo egoera politikoan, Europar Batasunari esker Nazioarteko Diru Funtsak Errumaniari 5.000 milioi euro eman dizkiolako. Diplomazia-iturriek diotenez, baliteke Europar Batasunean boza emateko eskubidea kentzeko Errumania mehatxatu izana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea