Mundua -

Espainiako Gobernuaren aginduz

Saharatik aberriratutako kooperanteak, haserre eta harrituta

"Ezegonkortasun handia dago aurreko urteekin alderatuta, baina sahararrek neurriak hartu dituzte eta lana normaltasunez egiten dugu", esan dute.

Juan Bedialauneta, Hegoa elkarteko kooperantea. EITB.
Sahara kooperanteak | Kooperanteak haserre daude aberriratzearekin
Euskal kooperanteek ez dute Saharatik alde egiteko arrazoirik ikusten

01:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hasierako harridura alde batera utzi eta haserrea eta ulertu ezina dira nagusi kooperanteen artean. Larunbatean, Espainiako Gobernuak Saharako kanpalekuetan lanean ari ziren kooperanteak aberriratu zituen.

Kooperanteek eta Fronte Polisarioak ez dituzte ulertzen Espainiak aberriratzea egiteko emandako arrazoiak. Saharatik ateratako kooperanteen artean lau euskal herritar daude, horietatik hiru Mundubat GKEkoak dira eta laugarrena, aldiz, Hegoa elkartekoa.

Kooperanteak kexu dira Gobernuak ez dituelako aberriratzeko arrazoi guztiak argitu; talde terroristen mehatxuak areagotu egin direla baino ez dute argudiatu.

Horrez gain, erabakia hartu aurretik eurei iritzia eskatu ez izanak ere haserrea eragin du kooperanteen artean.

"Lasai gaude, baina beti adi"

Juan Bedialauneta Saharatik aberriratutako kooperante bat da. Ostiralean iritsi zen Bilbora, hegaldi arrunt batean. "Gauza guztiak azkar batu eta NBEk Tindufen duen egoitzara eraman gintuzten. Han gure hegazkinen zain egon ginen", azaldu du Bedialaunetak. "Kanpalekuetan lasai bizi gara, baina beti adi, terroristen helburua gu garelako", gaineratu du.

Iñaki Markiegi Mundubat GKEko presidentea Gobernuaren erabakiaren kexu da, kanpalekuetatik ateratzeko arrazoirik ez dagoelako: "Egoerak ezegonkortasun gehiago ekarri du, baina sahararrek neurriak hartu dituzte eta normaltasunez ari gara lanean", azaldu du.

Polisario, aberriratzearen kontra

Saharar Errepublika Arabiar eta Demokratikoko (RASD) gobernuak Espainiako Gobernuaren erabakia deitoratu du. Euren iritziz, saharako agintariek kooperanteen segurtasuna bermatzea lortu dute, terroristen mehatxuei aurre eginda.

"Saharako Errepublikako Gobernuak erabakia deitoratu du, autodeterminazio-erreferendumaren zain dauden errefuxiatuentzat kaltegarria izango delako, erreferenduma baita Marokorekin dugun gatazka konpontzeko bidea", esan du Mohamed Salem Ould Salek RASDeko Kanpo ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea