Mundua -

Itzalaldia Indian

Argia itzuli da Indiara, herrialde erdia itzalaldian egon ondoren

600 milioi pertsona zerbitzu elektrikorik gabe egon da ia 24 ordu. Itzalaldiak zerbitzu publiko eta industria jarduerari eragin dio batik bat.

Argirik gabe egon da India erdia. Argazkia: EFE
Argirik gabe egon da India erdia. Argazkia: EFE
Argirik gabe egon da India erdia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indiako elektrizitate konpainia nagusiaren arabera, zerbitzu elektrikoa ia bere osotasunean geratu da berrezarrita, astearteko itzalaldiak India erdia argirik gabe utzi eta gero.

PSOC argi konpainia publikoak esan du, New Delhi eta Indiako ipar ekialdeko zerbitzua osorik berrezarri dutela, eta itzalaldiak eragindako gainontzeko zonaldeetan, zerbitzua % 95ean dagoela martxan.

Itzalaldiak, 19 eskualdeei eragin zien pasa den asteartean, 600 milioi pertsonei. Eragina, zerbitzu publiko eta industria jardueran nabaritu zen batik bat, eta ospitaleek larrialdiko horniketarekin moldatu behar izan zuten.

Argi konpainiaren arabera, bost eskualdek baimendutako argi kontsumoa baino gehiago gastatu zutelako gertatu zen ezbeharra.

Itzalaldian, Indiako gobernuak aldaketa bat egitea erabaki zuen: energia ministroa, Sushil Kumar, barne ministro izendatzea, hain zuzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea