Mundua -

Hilketa

17 urteko gazte batek 8 pertsona hil ditu labankadez Txinan

Hildakoen artean, erasotzailearen neska lagunaren bi senitarteko daude. Beste bost lagun zaurituta geratu dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

17 urteko gazte txinatar batek , 8 pertsona hil ditu labanaz eta beste bost zauritu ditu Txinako ipar ekialdeko Liaoning probintzian. Ezbeharra asteazken gauean gertatu da.

Erasotzaileak , eztabaida sutsu baten ondorioz, labankadez hil ditu bere neska lagunaren bi senitarteko eta ihesaldian, beste 6 pertsona hil ditu laban berdinarekin. Hiltzailearen inguruko informazio gutxi dago oraindik: Fushun herriko bizilaguna dela jakin da eta Li abizena duela. Ezbeharra, asteazken gauean gertatu zen Fushun herrian. Inguru hauetan, Manchu etnia da gehiengoa.

Pasa den urtean, labanaz egindako hainbat eraso gertatu ziren Txinako ikastetxe eta haurtzaindegi ezberdinetan. Orduztik, Txinako gobernuak, segurtasuna indartuz egin nahi izan die aurre horrelako ezbeharrei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea