Mundua -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Illarramendiren hilketa, EAEko 2024ko aurrekontuak eta PSOE-Junts akordioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 9, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-Illarramendiren hilketa: Zarauzko Udalak elkarretaratze isila deitu du eguerdirako Ivan Illarramendiren eta haren emazte Loren Garcovichen hilketa gaitzesteko. Hamaseko miliziek urriaren 7an hil zituzten biak (Kissufim kibbutzean bizi ziren, Gazatik gertu), Israelen kontra egindako erasoaldian. Illaramendi bilbotarra zen sortzez, baina lotura handia zuen Gipuzkoako udalerriarekin, familiaren zati bat bertan bizi baita eta aita zarauztarra baitu; ama, berriz, Getariakoa.
-EAEko 2024ko aurrekontuak: Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak gaur egingo du 2024rako EAEko aurrekontuen proiektua negoziatzeko lehen "kontraste erronda" oposizioko taldeekin. Hurrenkera honetan bilduko da ordezkariekin: EH Bildu, Elkarrekin Podemos-IU, PP eta Ciudadanos.
-PSOE-Junts akordioa: Hainbat egunez negoziatzen aritu ondoren, Pedro Sanchezen inbestidura desblokeatzeko akordioa lortu dute PSOEk eta Juntsek. Negoziazioaren gertuko iturriek jakinarazi dutenez, gaur bertan emango dute itunaren berri.