Mundua -

Hondamendia

Hiroshimako bonba atomikoaren 67. urteurrena gogoratu dute

Nuklearren aurkako mugimenduak geroz eta sendoagoak dira herrialdean, eta lehengo urteko Fukushimako istripua oraindik gogoan dutela oroitu dute hondamendia.

Haurrak Hiroshimako argazki bat ikusten. EFE
Haurrak Hiroshimako argazki bat ikusten. EFE
Hiroshimak orain 67 urte hiria suntsitu zuen bonba atomikoa gogoratu du

01:01

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiroshimak orain 67 urte hiria suntsitu zuen bonba atomikoa gogoratu du gaur. Nuklearren aurkako mugimenduak geroz eta sendoagoak dira eta lehengo urteko Fukushimako istripua oraindik gogoan dutela omendu dituzte 140.000 hildakoak.

50.000 lagun inguru bildu dira Bakearen Parkean, Hiroshiman, bonbak eztanda egin zuen orduan bertan.

Ameriketako Estatu Batuek Little Boy izena jarri zioten historiako lehen lehergailu nuklearrari. Hiria erabat suntsituta gelditu zen, baina, egun, milioi bat biztanle inguru bizi dira eta, urtero legez, abuztuaren 6an hondamendia oroitu dute.

Yoshihiko Noda Japoniako lehen ministroaren aurrean, hiriko alkateak bonba atomikoen biktimei laguntza handiagoa emateko eskatu du, izan ere, urteetan diskriminazio bortitza jasan izan dute.

Herrialdea "politika energetikoaren inguruko" eztabaidan murgilduta dago. Geroz eta gehiago dira energia nuklearraren aurka egiten dutenak, eta hiriko alkateak "herritarren segurtasuna bermatzeko politika energetikoa" eskatu du. Halaber, 2011ko martxoan gertaturiko tsunamiak Japoniako 50 erreaktore nuklearrak geldiaraztea eragin zuen, eta jada batzuk martxan jarri dituzten arren, udan elektrizitatea eten daitekeela iragarri dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea