Mundua -

Oihan-galtzea

Amazonaseko basoa gutxiago soiltzeak % 57 jaitsi du gasen isuria

Urtero Amazonasek galtzen duen lehen mailako landarediaren kopurua kalkulatzen duen zerbitzu batek eman du datua.

Amazonas. Argazkia: viajesdecompras.com
Amazonas. Argazkia: viajesdecompras.com
Amazonas. Argazkia: viajesdecompras.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Brasilgo Amazonaseko baso soiltzea 2004. urtetik gutxitzen ari da eta ondorioz, atmosferara isurtzen den karbono dioxidoa % 57 murriztu da herrialdeko Espazio Ikerketarako Institutu Nazionalak adierazi duenez.

Erakundeak martxan jarri duen zerbitzu berri baten datuak dira eta urtero Amazonasek galtzen duen lehen mailako landarediaren kopurua kalkulatzen du.

Amazonaseko baso soiltzeak mundu mailan atmosferara isurtzen den karbono antropikoaren % 1,5 adierazten du.

Zerbitzu honek gas isurketak murrizteko egiten diren ekimenen ondorioak balioztatzen diru. Basoko biomasaren erdia baino gehiago karbonoa da eta zurtoinak erretzearen, basoak soiltzearen eta naturaren eraldaketaren ondorioz isurtzen da Co2 gisa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea