Mundua -
2.600 zauritu inguru daude
Iranen 300 pertsonatik gora hil dira, 6,2ko bi lurrikaren ondorioz
Lurrikarek eta 4,4 eta 5 graduko ondorengo erreplikek sei herri suntsitu dituzte.
Erredakzioa
Hasan Ghadami Iraneko Barne ministrordeak aditzera emandakoaren arabera, 300 pertsona hil dira larunbat honetan Ekialdeko Azerbayanen, Iraneko iparekialdean, izandako lurrikaren ondorioz. Informazioa Fars albiste agentzia iraniarrak zabaldu du. Zaurituak 2.600 inguru dira.
Richter eskalan 6,2 graduko bi lurrikarek eta ondorengo bi erreplikek (4,4 eta 5 gradukoak, hurrenez hurren) sei herri suntsitu dituzte.
Mamad Mozaffar Iraneko Ilargi Gorri Erdia Erreskate eta Laguntza Erakundeko zuzendariaren hitzetan, 66 pertsona erreskate lanetan ari dira.
"Lurrikarek kalte handiak eragin dituzte Ahar, Varzaqaqan, Mehraban eta Haris barrutietan", adierazi die Mozaffarrek Press TVko kazetariei.
Bi lurrikara 11 minututan
Lehenengo lurrikara 14:23ean izan da, eta epizentroa 9,9 kilometroko sakoneran izan da, Ahar hiritik 20 kilometro mendebaldera.
Bigarren lurrikara, aldiz, 14:34ean izan da, eta epizentroa 9,8 kilometroko sakoneran izan da, lehenengo lurrikaratik oso gertu.