Mundua -

Heriotza

Jacques Delors Europako Batzordeko presidente ohia hil da

Delors Europako integrazio-prozesuaren eta moneta bakarraren sorreraren sustatzaile nagusietako bat izan zen.

Jacques Delors politikariaren artxiboko irudi bat. Argazkia: EFE
Jacques Delors politikariaren artxiboko irudi bat. Argazkia: EFE
Jacques Delors politikariaren artxiboko irudi bat. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jacques Delors Europako Batzordeko presidente ohia hil da asteazken honetan, 98 urte zituela. Delors Europako integrazio-prozesuaren eta moneta bakarraren sorreraren sustatzaile nagusietako bat izan zen.

Frantziako politikaria, 1985 eta 1995 artean Batzordeko presidente izan zen. Aurretik, Ekonomia ministro izan zen François Mitterrand presidente ohiaren agintaldian, eta Europako diputatu 1979 eta 1981 artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Europa Frantzia berriak Eguneko albisteak Albisteak