Mundua -
34 meatzari erailda Marikanan
Hegoafrikak ez dio Poliziari sarraskiaren errua leporatu nahi izan
Jacob Zuma herrialdeko presidenteak iragarri duenez, batzorde bat sortuko dute ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.
Erredakzioa
Jacob Zuma Hegoafrikako presidenteak iragarri duenez, batzorde bat sortuko dute greba egiten ari zirela Poliziak 34 meatzari hil zituen gertaeraren nondik norakoak argitzeko.
Sarraskia gertatu zen lekutik oso gertu, Johanesburgotik 100 bat kilometrora, iragarri du neurria Zuma presidenteak.
Gainera, Zumaren hitzetan, Polizia "egoera zailetan egon behar da". "Gaur ez da errua aurpegiratzeko eguna, ezer leporatzeko edo akusazioak egiteko". Zumak ekidin nahi izan du Polizia erruduntzat hartzea eta inguru horretan "lasaitasuna berrezartzearen" alde agertu da.
Halaber, "Poliziako agenteek indarra erabili behar izan zuten oldartzen zitzaizkien taldeengandik babesteko", Phiyega komisarioak justifikatu duenez. Phiyegak berriz ere adierazi du poliziek euren burua babesteko egin zutela egindako guztia.