AEB-ko Hauteskundeak -
Polemika
Obamak 'iraingarritzat' jo du Akinek bortxaketari buruz esandakoa
AEBetako presidentearen ustez, politikari errepublikanoak “benetako” bortxaketa bat jasaten duen emakumeak haurdunaldia ekiteko mekanismoak dituela esatea iraingarria da.
Erredakzioa
Barack Obama AEBetako presidenteak "iraingarritzat" jo du politiko errepublikano batek esandakoa, honak hau: "benetako" bortxaketa bat jasaten duen emakumeak haurdunaldia ekiteko mekanismoak dituela.
Todd Akinen (Misuriren biltzarkide errepublikanoa) adierazpenak errefusatu ditu presidenteak. Akinek "erreal" eta "benetako" bortxaketak ezberdindu egin behar direla esan zuen, "benetako" bortxaketak oso gutxitan eragiten baitu haurdunaldi bat.
Obamaren ustez, Akinen iruzkina (polemika handia piztu du eta AEBetako hauteskundeetako eztabaidagai izan da gaur) politiko talde batek, gehiengoa gizonezkoa denak, emakumezkoen osasunaren inguruko erabakiak hartzea onartu behar ez litzatekeen eredu bat da.
"Alde handia dago" demokraten eta errepublikanoen arteko jarreran gai hauen inguruan, nabarmendu du Obamak. Azken honen alde agertu dira emakumezko gehienak Mitt Rommey errepublikanoarekin alderatuta, azaroaren 6ko hauteskundeen harira.