Mundua -
AEB
Gizon batek su eman dio bere buruari Israelek Washingtonen duen enbaxadaren aurrean
Gizona opitalera eraman dute egoera kritikoan. Oraingoz ez da informazio gehiago zabaldu.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gizon bat egoera kritikoan dago Israelgo enbaxadak Washingtonen duen egoitzaren aurrean bere buruari su eman ostean, AEBetako suhiltzaileek jakitera eman dutenez.
Gertakaria 13:00ak baino lehentxeago (19:00ak Euskal Herrian) gertatu da, egoitza diplomatikoaren aurrean.
Barruti federaleko larrialdi medikuak eta suhiltzaileak bertaratu dira, The Hill atariak jakitera eman duenez.
Gizona ospitalera eraman dute lesio kritikoekin eta bere bizitza arriskuan dago.
Oraingoz ez da gertaera horri buruzko datu gehiago zabaldu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea