Mundua -
Ez du onartu epaia
Breivikek barkamena eskatu du jende gehiago hil ez izanagatik
Osloko eta Utoyako sarraskien egileak ez dio jaramonik egin 21 urteko kartzela-zigorrari.
Erredakzioa
Anders Behring Breivik Osloko eta Utoyako (Norvegia) sarraskien egileak ez dio jaramonik egin 21 urteko kartzela-zigorrari, eta barkamena eskatu die "militante nazionalistei" jende gehiago hil ez izanagatik iazko uztaileko erasoan, Sky Newsek jasotako lehenengo adierazpenen arabera. Eraso hartan, 77 pertsona hil ziren.
Breivikek esan duenez, ez du helegiterik jarriko epaiaren aurka. Sarraskiaren egileak esan du epaiketak legez kanpokoa izan dela eta epaia aldatzeko edozein erabakik auzitegiari nahi ez duen zerbait egitera eraman dakiola uste du.
Breivik Ilako kartzelan sartuko dute, Oslotik urrun, espazio handiko gelaxka batean, ordenagailu eta telebista batekin.