Mundua -
Annecy lakuan
Neskato bat onik aurkitu dute, Alpeetako sarraskiko autoan
Neskatoa bi hilotzen hanken artean ezkutatuta zegoen, autoaren atzeko aldean, eta ustez sarraskian hildako lau pertsonen familiakoa da.
Erredakzioa
Lau urteko neskato batek zortzi ordu eman ditu Alpeetako sarraskiko hilotzen artean ezkutatuta. Asteazkenean, Erresuma Batuko matrikula zuen autoa aurkitu zuten Chevaline udalerrian, Annecy lakuan, barruan tiroz hildako lau pertsona zeudela.
Eric Maillaud fiskalak azaldutakoaren arabera, neskatoa bi hilotzen hanken artean ezkutatu zen, autoaren atzeko aldean, gauerdian Polizia zientifikoa iritsi zen arte.
Neskatoak ingelesez hitz egiten du, eta, ustez, sarraskian hildakoen familiakoa da. Autoan lau hilotz aurkitu zituzten, eta adingabe bat, larri zaurituta.
"Zortzi orduz mugitu barik egon zen", esan du Maillaudek, hilotzak aurkitu zituzten tokira joan ziren lehen agenteek neskatoa zergatik ikusi ez zuten azaltzeko.
Lau gorpu
Bertsio ofizialaren arabera, agenteek lau gorpu zeudela egiaztatu zuten, eta zauritutakoa, antza denez, aurkitutako neskatoaren ahizpa, ospitalera bidali zuten, baina ez zuten ezer ere ukitu Polizia zientifikoa iritsi arte.
Lau urteko neskatoa ospitalera eraman duten goizaldean, psikologoek azterketa egin diezaioten.