Mundua -

Itzalaldia

Kubako % 60 argirik gabe gelditu da

Itzalaldiak argirik gabe utzi du Habana, baina poliki-poliki elektrizitatea berreskuratzen hasi dira.

Itzalaldia Habanan. EFE
Itzalaldia Habanan.
Itzalaldia Habanan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itzalaldiak Kubako % 60 argirik gabe utzi du Gobernuak berretsi duenez, baina ez dute zehaztu zergatik gertatu den. Azken hamarkadan gertatu den itzalaldi handiena izan da eta bederatzi probintziari eragin die.

Hala ere, Habanako hainbat zona dagoeneko elektrizitatea berreskuratzen ari dira, ia sei orduz iluntasunean egon ostean.

Industriak eta Batasun Elektrikoak, herrialdeko sare elektrikoa kudeatzen duen enpresa publikoak, adierazi dutenez, "herrialdeko egoera normaltasunera bueltatzeko lanetan" ari dira.

2003. urtetik egon den itzalaldi handiena izan da, bertan igandeko 20:00ak zirenean, argia itzaltzen hasi zenetik.

Hiriburuaz gain, Pinar del Rio, Artemisa, Habana, Mayabeque, Matanzas, Villa Clara, Sancti Spíritus, Ciego de vila eta Camagüey probintziei eragin die itzalaldiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea