Mundua -

Polemika

'Mahomaren inguruko pelikularen ekoizleak iruzurra egin zidan'

Hori adierazi du Joseph Nassralla aktibista egiptoar-estatubatuarrak, estudioaren jabeak. Ekoizleak filmaren edukia bere oniritzia jaso gabe aldatu zuela adierazi du Nassrallak.

Mahomaren inguruko pelikula polemikoaren kontrako istiluak, Indian. Argazkia: EFE
Mahomaren inguruko pelikula polemikoaren kontrako istiluak, Indian. Argazkia: EFE
Mahomaren inguruko pelikula polemikoaren kontrako istiluak, Indian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseph Nassralla aktibista egiptoar-estatubatuarrak, Innocence of Muslims (musulmanen inozentzia) Mahomaren inguruko pelikula grabatu zuten telebista estudioen jabeak, pelikularen ekoizleak iruzur egin ziola adierazi du.

Interneten publikatutako ohar batean, ekoizleak, Nakoula Basseley Nakoulak, pelikularen edukia berari ezer esan gabe aldatu zuela eta “desinformazioaren eta sinesgarritasuna kentzeko saiakera baten biktima” dela esan du Nassrallak (islamdarren kontrako aktibista). Banku-iruzurrarekin eta drogekin erlazionatutako delituak leporatu dizkiote Nakoulari, pelikularen ekoizleari, eta inork ez daki non dagoen.

Estudioaren jabearen esanetan, pelikularen izenburua ‘Basamortuko Gerlaria’ izango zela esan zion ekoizleak, eta helburua “desertuaren kultura eta horrek egunerokotasunarekin duen erlazioa aztertzea” izango zela gaineratu du.

Nakoularen abokatu batek esan duenez, baliteke filmaren ekoizleak berak ala haren ordezkariek laster ohar bat igortzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea