Mundua -
Polemika
Al Azhar-eko erakunde suniak Mahomaren karikaturak gaitzetsi ditu
Islam suniaren erakunde ospetsuenak (Kairon du egoitza) “Charlie Hebdo” Frantziako aldizkari satirikoak argitaratutako Mahomaren karikaturak “erabat errefusatzen” dituela adierazi du.
Erredakzioa
Al Azhar-eko erakundeak, islam suniaren ospetsuenak (Kairon du egoitza), asteazken honetan "Charlie Hebdo" Frantziako aldizkari satirikoak argitaratutako Mahomaren karikaturak "erabat errefusatzen" dituela adierazi du.
Ahmed al Tayeb xekeak Al Al Azhar-eko imank nagusiak esan duenez, bere erakundeen eta musulman guztien gaitzespena islamaren eta profetaren aurka doazen karikaturak zabaltzeko aldizkariaren nahitik dator.
Al Tayeben ustez, adierazpen askatasunak ezin du bestearen askatasuna kaltetu, hori "beste erlijioen eta kulturen aurrean ez ikusiarena egitea delako".
Halaber, karikaturak argitaratzea "islamak eta bere gizarteak egindako paper garrantzitsua ukatzea da", azaldu du.
"Charlie Hebdo" webgunea erredaktoreek blokeatu egin dute, pirateatu eta manipulatu dutela jakin bezain laster.
Iaz izandako erasoan parte hartutako pertsonak baino gehiago izan direla guzti honetan, azaldu dute aldizkariko arduradunek. Dirudienez, iaz Mahomaren beste karikatura batzuk argitaratu zituzten eta atentatu bat izan zuten Pariseko erredakzioan.
Frantziako Gobernuak azaldu duenez, legazio diplomatikoak, zentro kulturalak eta Frantziako eskolak itxi dituzte hogei bat herrialdeetan, karikatura hauen hedapenak horiengan eragina izan dezakeelakoan.
Adierazpen askatasunaz ez abusatzea eskatu du Ban Ki-moonek
Adierazpen askatasunak ez luke "besteen sinesmenak eta balioak iraintzeko balio beharko", adierazi du Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak, Mahoma iraintzen duen bideoari aipamen eginez.
New Yorkeko egoitza nagusian egindako prentsaurrekoan, Frantziako aldizkariak Mahomaren inguruan egindako karikaturak eta profetaren inguruko irudiak "lotsagarriak eta gustu txarrekoak" direla esan du.