Mundua -

venezuela

Venezuelako Fiskaltzak bigarrengoz deitu du Edmundo Gonzalez deklaratzera

Oposizioko hautagai nagusia bigarren aldiz hitzartu dute astearterako, astelehenerako deitua izan ondotik. Fiskaltzak ez du zehaztu Gonzalez Urrutia lehenengo hitzordura joan ote zen.

Edmundo Gonzalez Urrutia, Venezuelako oposizioko hautagai nagusia. Argazkia: EFE
Edmundo Gonzalez Urrutia, Venezuelako oposizioko hautagai nagusia. Argazkia: EFE
Edmundo Gonzalez Urrutia, Venezuelako oposizioko hautagai nagusia. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako Fiskaltzak Edmundo Gonzalez Urrutia oposizioko hautagai nagusia bigarrenez deitu du deklaratzera astearterako, astelehenerako deitua izan ostean. Hauteskunde presidentzialen prozesuarekin lotutako ustezko delitu sorta batengatik deklaratuko du.

Fiskaltzarekin izango duen bigarren hitzordua asteartean izango da, 10:00etan (tokiko ordua). Edmundo Gonzalezen esanetan, pasa diren hauteskundeetan "funtzioak usurpatzea, dokumentu publikoa faltsutzea, legeak ez betetzera bultzatzea, delitu informatikoak eta konspirazioa" egon dira, eta horiek salatzeko deklaratuko du.

Azken egunotan Edmundo Gonzalez ez da jendaurrean agertu, eta igandean adierazi zuen "independentziarako eta beharrezko prozesurako bermerik gabeko" zitazioa zela astelehenekoa.

Fiskaltzak bigarrenez deitu du deklaratzera oposizioko hautagai nagusia, lehenengo hitzordura joan zen ala ez argitu gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Venezuela