Mundua -
Erresuma Batuak
Assange Ekuadorrek Suedian duen enbaxadara joatea eragotzi dute
Suediara estraditatzea baino beste aukerarik ez dagoela esan du Erresuma Batuak.
Erredakzioa
Julian Assange Wikileakseko sortzailea Ekuadorrek Suedian duen enbaxadara eramateko proposamena ukatu du Erresuma Batuak.
Erresuma Batuko Atzerri Ministerioko bozeramaile batek adierazi duenez, Suediara estraditatzea baino beste aukerarik ez dago.
"Gure jarrera oso argia da. Helegiteak jartzeko aukera amaitu da eta Suediara eramateko betebeharra dugu", esan du.
Uztailetik dago Assange Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan. Quitok asilo politikoa eman zion, baina ezin du bertara bidaiatu agintari britainiarrak atxilotzeko eta Suediara eramateko agindua dutelako.
Datorren ostegunean, Ricardo Patiño Ekuadorreko Atzerri ministroak eta William Hague Erresuma Batuko homologoak bilera bat izango dute New Yorken Assangen egoera aztertzeko.