Mundua -

Iruzurra

10.200 milioi euro zuritzea egotzi diete Greziako hiru goi-karguei

Hainbat testigantzak diotenez, 2005 eta 2008 urteren artean Greziako Parlamentuko egungo presidenteak eta bi ministro ohiek 10.200 milioi euro zuritu omen zituzten.

Ezinegon soziala areagotu da azken hilabeteetan Grezian. Argazkia: EFE
Ezinegon soziala areagotu da azken hilabeteetan Grezian. Argazkia: EFE
Ezinegon soziala areagotu da azken hilabeteetan Grezian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Real News kazetak igande honetan zabaldu duenez, 10.200 milioi euro zuritu izana leporatu diete Yorgos Meimarakis Greziako Parlamentuko egungo presidenteari eta Yorgos Vulgaris eta Mijalis Liapis ministro ohiei (hirurak Demokrazia Berriko kideak). Egunkariak Karazus eraikuntza-inbertsioko taldeko arduradunek epailearen aurrean egindako adierazpenak jaso ditu.

Iturri hauen arabera, 2005 eta 2008 urteren artean ministroek legez kanpoko komisioak kobratu zituzten, eta Karuzo taldeak, bitartean, Greziatik dirua atera eta paradisu fiskaletara eraman ohi zuen. Goi-karguek akusazio guztiak errefusatu dituzte.

Egun egonezin soziala areagotu da greziarren artean. Izan ere, alor publikoan egindako murrizketa latzek, soldatetan eta pentsioetan bereziki, aurrekaririk gabeko atzeraldia eragin dute. Ondorioz, langabezia gora egin du (langabezia tasa % 24koa da).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea