Mundua -
Murrizketen aurkako greba
50 pertsona atxilotu dituzte Atenasen izandako istiluetan
Besteak beste, “ez gara Troikaren menpe egongo” eta “Europar Batasuna eta Nazioarteko Diru Funtsa kanpora” oihukatu dute manifestatzaileek.
Erredakzioa
50 pertsona atxilotu dituzte Atenasen manifestatzaileen eta Poliziaren artean izandako istiluetan, gas negar eragileak jaurti dituzte azken horiek, Antonis Samaras kontserbadorearen Gobernuak iragarritako murrizketen aurkako manifestazioan.
Gazte talde batek molotov koktelak, harriak eta botilak jaurti ditu Parlamentuaren aurrean zeuden agenteen aurka, Sintagma plazan. Poliziek gas negar eragilearekin erantzun dute.
Hori baino lehen 70.000 pertsona bildu dira 2011tik gogoratzen den manifestaziorik handienean, Europar Batasunak eta Nazioarteko Diru Funtsak erreskateagatik ezarritako baldintzen aurrean protesta egiteko. “Ez gara Troikaren menpe egongo” eta “Europar Batasuna eta Nazioarteko Diru Funtsa kanpora” oihukatu dute manifestatzaileek.
Indarkeria manifestazioaren amaieran piztu da, lau milioi langile ordezkatzen dituzten lau sindikatuk asteazken honetarako deitutako greba orokorraren harira. Atxilotuek autobus geltokiak suntsitu eta zabor edukiontziak erre dituzte.
50 pertsona atxilotu dituzte Atenasen manifestatzaileen eta Poliziaren artean izandako istiluetan, gas negar eragileak jaurti dituzte azken horiek, Antonis Samaras kontserbadorearen Gobernuak iragarritako murrizketen aurkako manifestazioan. Gazte talde batek molotov koktelak, harriak eta botilak jaurti ditu Parlamentuaren aurrean zeuden agenteen aurka, Sintagma plazan. Poliziek gas negar eragilearekin erantzun dute. Hori baino lehen 70.000 pertsona bildu dira 2011tik gogoratzen den manifestaziorik handienean, Europar Batasunak eta Nazioarteko Diru Funtsak erreskateagatik ezarritako baldintzen aurrean protesta egiteko. “Ez gara Troikaren menpe egongo” eta “Europar Batasuna eta Nazioarteko Diru Funtsa kanpora” oihukatu dute manifestatzaileek. Indarkeria manifestazioaren amaieran piztu da, lau milioi langile ordezkatzen dituzten lau sindikatuk asteazken honetarako deitutako greba orokorraren harira. Atxilotuek autobus geltokiak suntsitu eta zabor edukiontziak erre dituzte.