Mundua -
Aldizkari satirikoa
'El Jueves'ek Mahomaren karikaturak argitaratu ditu azalean
Astekariaren lehenengo orrian gizon bizardun musulman batzuk ageri dira, honako galderaren azpian: "Baina… Inork ba al daki nolakoa den Mahoma?".
Erredakzioa
El Jueves astekariak Mahomaren irudia argitaratu du azalean. Gizon bizardun musulman batzuen karikaturak argitaratu ditu honako galderaren azpian: "Baina… Inork ba al daki nolakoa den Mahoma?".
Charlie Hebdo aldizkari frantziarrak Mahomari buruz argitaratutako bineta batek mundu islamiarrean protesta eta indarkeria ekintza ugari sortu dituenean argitaratu du El Jueves-ek Mahomaren karikatura.
Mayte Quilez aldizkariaren zuzendariak argitalpena defendatu du, gaia "albiste" delako. Azpimarratu duenez, "adierazpen askatasuna" lehenetsi dute eta ez dira argitalpenaren kontrako erreakzioen "beldur".
"Umorea egitea" omen da haien helburua, eta ez du ulertzen "jendeak zergatik protesta egiten duen" Mahomaren balizko karikatura batzuengatik, izan ere, "inork ez daki zein den bere irudia".
Probokazioa dirudien arren, zuzendariak argi adierazi du ez dutela erantzunik espero, aldizkariaren azalak "ez baitu benetan Mahoma irudikatzen".