Mundua -

WIKILEAKS

Assangek, Wikileaksen sortzaileak, salatu du "kazetaritza egiteagatik" besterik ez dela erruduna

Bost urte eta gero, ekainean Erresuma Batuan izandako espetxealdia eta gero aske geratu zen Assange, eta lehen aldiz mintzatu da publikoki. Espioitza Legea urratzeagatik errudun zela aitortu zuen, Estatu Batuetako Gobernuarekin akordioa lortu ondoren.

Julian Assange, Wikileaksen sortzailea, Europako Kontseiluaren aurrean. Irudia: EFE
Julian Assange, Wikileaksen sortzailea, Europako Kontseiluaren aurrean. Irudia: EFE
Julian Assange, Wikileaksen sortzailea, Europako Kontseiluaren aurrean. Irudia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julian Assange Wikileaksen sortzaileak Estatu Batuetako milaka dokumentu sekreturen filtrazioa defendatu du, beste behin, eta nabarmendu du soilik "kazetaritza egiteagatik dela errudun". Assangek bere isiltasuna hautsi du, astearte honetan, ekainean Erresuma Batuko espetxealdia bukatu ondotik. Dokumentu sekretuak zabaltzeagatik hartu zuten atxilo.

Australiatik, bere jaioterritik, Estrasburgora egin du bidaia, hitzaldi sinboliko bat emateko. Bertan, Londresko segurtasun handiko kartzela bateko "ziegan" bizitako urteak gogora ekarri ditu. Bost urtez egon zen preso kartzela horretan, eta "ondorio latzak" utzi zizkiola aitortu du.

Nolanahi ere, esan du orain bere bizitza berregiten saiatzen ari dela, Estatu Batuetako Fiskaltzarekin adostutako akordio bati esker. Espioitza Legea urratzeagatik errunduna zela aitortu zuen Assangek, AEBko agintariek kartzelan eman beharreko denbora murriztearen truke.

Europako Kontseiluko Asanblea Parlamentarioko Giza Eskubideen batzordearen aurrean, Stella Assange emaztearekin eta Kristinn Hrafnssson Wikileakseko zuzendariarekin batera, "sistemak funtzionatu duelako" dagoela libre: "Kazetaritza egiteagatik errudun jo nuen neure burua. Neure burua errudun jo nuen iturri ezberdinetan informazioa bilatzeagatik, hori baino ez", nabarmendu du hitzaldian.

Testuinguru horretan, ohartarazi du ikerketa kazetaritzak "momentu ilunak" bizi dituela munduan eta bere testigantzak "agerian utziko" duela hori, eta espero du lagungarri izatea bestelako kasu batzuek argia ikus dezaten. "Ideia sinplea da: kazetariak ez lirateke jazarri behar beren lana egiteagatik", adierazi du. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak