Mundua -
TITULAR NAGUSIAK
Albiste izango dira: Bakearen Nobela, Israelen erasoa NBEren kuartel bati, eta Kontrol saioa Legebiltzarrean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urriaren 11n, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Bakearen Nobel Saria: Suediako Akademiak 2024ko Bakearen Nobel saridunaren izena jakinaraziko du gaur. 2023an Narges Mohamadi ekintzaile irandarrari eman zioten golardoa. 2024ko ediziorako 286 hautagaitza aurkeztu dira; horietatik 197 pertsonak dira, eta gainerako 89ak erakundeak. Faboritoen artean ageri dira, besteak beste, Zelenski, Guterres, Tijanovskaya, UNRWA, Nazioarteko Justizia Auzitegia, UNESCO edo Europako Kontseilua.
- Israelen erasoa NBEren kuartel bati: Israelek NBEren Libanoko base bati eraso egin eta Indonesiako bi soldadu zauritu eta biharamunean, erreakzio soka ez da eten oraindik. Misioan dauden Europako estatuek "gerra krimenez" hitz egin dute. Italia da ekarpenik handiena egiten duen Europar Batasuneko herrialdea, 868 parte-hartzailerekin, Espainiaren aurretik.
- Kontrol saioa Eusko Legebiltzarrean: 09:30ean hasiko da kontrol saioa Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk, besteak beste, Eusko Jaurlaritzari galdetuko dio Guggenheim Urdaibai proiektuaz, Zubietako erraustegitik Nafarroara bidalitako lixibiatuen inguruan edo eskola-jantokien agindu berriari buruz. EAJk galdera egingo dio Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuari euskal kultura sistemaren etorkizuneko legeari buruz eta PSE-EEk, berriz, hutsik dauden etxebizitzak mobilizatzeko estrategiari buruz galdegingo dio Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuari.