Mundua -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Trumpen garaipenaren ondorioak, inoizko urterik beroena eta Euskaraldiaren hamaikakoa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Donald Trump. Argazkia: EFE
Donald Trump
Donald Trump. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko azaroaren 7an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Trumpen garaipenaren ondorioak: Donald Trump Alderdi Errepublikanoaren hautagaia izango da Ameriketako Estatu Batuetako presidentea datozen lau urteetan. Hortaz, lau urteko etenaren ondotik, Etxe Zurira itzuliko da. Eta orain zer? Nolakoa izango da Trumpen bigarren agintaldia? AEBko presidente hautetsiak neurri zorrotzak agindu ditu bigarren agintaldirako, hala nola inoizko kanporatze handienak, muga-zergak eta inbertsio handiagoak erregaietan.

- 2024, inoizko urterik beroena: 2024ko urria historiako bigarren urririk beroena izan da erregistroak daudenetik, Europako Batzordearen mendeko Copernicuseko Klima Aldaketaren Zerbitzuak (C3S) emandako datuen arabera. 2023ko urriak soilik gainditu du aurtengo datua. Halaber, 2024a inoiz erregistratu den urterik beroena izateko bidean da.

- Euskaraldiaren hamaikakoa: Euskaraldia sustatuko duen "hamaikakoa" aurkeztuko dute. Aukeratutako hamaika pertsona horiek Euskaraldiaren enbaxadore izango dira eta ariketan parte hartzera gonbidatuko dituzte herritarrak. Datorren urteko udaberrian, 2025eko maiatzaren 15etik 25era, egingo da laugarren Euskaraldia, Elkar mugituz egingo dugu lelopean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketaren albisteak Euskara Gaurko azken minutuko albisteak Ameriketako Estatu Batuak Alerta meteorologikoak bideoak Hauteskundeak AEB 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Donald Trump albisteak Uholdeak Hauteskundeak gaur Euskaraldia albisteak Larrialdi klimatikoa Ameriketako Estatu Batuetako presidentegaia Goialdeko depresioa gaur